Jarraitzaileak

lunes, 14 de junio de 2010

1. ekarpena: Teknologia berriak irakaskuntzan



EKARPENA NONDIK HARTU DUGUN:
http://www.slideshare.net/euskaljakintza/teknologia-berriak-irakaskuntzan

ZERGATIK AUKERATU DUGUN:

Teknologia berrien inguruko zerbait bilatzen hasi gara eta hau aurkitu dugu. Interesgarria iruditu zaigu 2.0 eskolari buruzko informazioa duelako. Gainera ikastola honek proiektu honekiko dituen helburuak ere agertzen dira eta interesgarriaK iruditu zaizkigu. Gainera 2.0 zertan datzan ez dakigu eta honekin zertaz doan ikusi dugu.

IRUZKINA

Goiko powerpoint-a ikusi aurretik 2.0 eskolari buruz ezer gutxi genekien. Hau ikusi ondoren zerbait gehiago dakigula esan dezakegu. Orokorrean ez gaude ez ados ez kontra, baizik eta gauza batzuk ondo iruditzen zaizkigu eta beste batzuk ez. Alde onak aipatzen hasiko gara: egokia da teknologia berriak eskola munduan sartzea gaur egun ezinbestekoa delako, gaur egungo munduak teknologia berriekin funtzionatzen duelako. Horrela, etorkizunean ez dituzte guk ditugun zailtasunak izango eta dena errazagoa izango da. Baita ere, behar duten eta nahi duten informazioa haurrek lortu beharko dute, beraz, nahi dutena bilatzen ikasiko dute, ez liburuetan bezala informazio gehiena bertan dagoela. Kontrako aldeari dagokionez, gure ustez eskola mota berri honetan ahaztu egin daiteke edukiek daukaten garrantzia. Teknologia berrien erabilpenei garrantzi gehiegi ematea eta edukiak alde batera uztea ez dugu egoki ikusten. Beraz, bien arteko nolabaiteko oreka bilatu behar dela deritzogu.
Honetaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu esatea irakasleek aurretiko formakuntza bat izan beharko luketela, ezin izango baitute bestela klaserik aurrera eraman. Formakuntzarik ezean gure ustez gertatuko litzatekeena irakasleek klasea betiko moduan emango luketela, baina ikasleek liburua beharrean ordenagailua izango lukete tresna moduan eta horrela haien ikusmena okertzea bakarrik lortuko genuen.

1 comentario: