Jarraitzaileak

lunes, 14 de junio de 2010

1. ekarpena: Teknologia berriak irakaskuntzan



EKARPENA NONDIK HARTU DUGUN:
http://www.slideshare.net/euskaljakintza/teknologia-berriak-irakaskuntzan

ZERGATIK AUKERATU DUGUN:

Teknologia berrien inguruko zerbait bilatzen hasi gara eta hau aurkitu dugu. Interesgarria iruditu zaigu 2.0 eskolari buruzko informazioa duelako. Gainera ikastola honek proiektu honekiko dituen helburuak ere agertzen dira eta interesgarriaK iruditu zaizkigu. Gainera 2.0 zertan datzan ez dakigu eta honekin zertaz doan ikusi dugu.

IRUZKINA

Goiko powerpoint-a ikusi aurretik 2.0 eskolari buruz ezer gutxi genekien. Hau ikusi ondoren zerbait gehiago dakigula esan dezakegu. Orokorrean ez gaude ez ados ez kontra, baizik eta gauza batzuk ondo iruditzen zaizkigu eta beste batzuk ez. Alde onak aipatzen hasiko gara: egokia da teknologia berriak eskola munduan sartzea gaur egun ezinbestekoa delako, gaur egungo munduak teknologia berriekin funtzionatzen duelako. Horrela, etorkizunean ez dituzte guk ditugun zailtasunak izango eta dena errazagoa izango da. Baita ere, behar duten eta nahi duten informazioa haurrek lortu beharko dute, beraz, nahi dutena bilatzen ikasiko dute, ez liburuetan bezala informazio gehiena bertan dagoela. Kontrako aldeari dagokionez, gure ustez eskola mota berri honetan ahaztu egin daiteke edukiek daukaten garrantzia. Teknologia berrien erabilpenei garrantzi gehiegi ematea eta edukiak alde batera uztea ez dugu egoki ikusten. Beraz, bien arteko nolabaiteko oreka bilatu behar dela deritzogu.
Honetaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu esatea irakasleek aurretiko formakuntza bat izan beharko luketela, ezin izango baitute bestela klaserik aurrera eraman. Formakuntzarik ezean gure ustez gertatuko litzatekeena irakasleek klasea betiko moduan emango luketela, baina ikasleek liburua beharrean ordenagailua izango lukete tresna moduan eta horrela haien ikusmena okertzea bakarrik lortuko genuen.

2. EKARPENA: TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena
Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan
Zenbakia 64. alea
Data 2002(e)ko urtarrila
Idazlea LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua
Saila Ekarpena

Ikusi erlazioanaturiko artikuluak
Ikusi erlazionaturiko materiala
Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•

ZERGATIK AUKERATU DUGU HAU?
Ekarpen hau aukeratu dugu teknologia berriek hezkuntzan duten onurak azaltzen dituelako eta zergatik diren beharrezkoak esaten duelako. Teknologia berriek zer erabilra duten adierazten du eta hauek erabiltzeko ere zenbait modu azaltzen ditu.

IRUZKINA
Interesgarria iruditu zaigu bere iritzia ematen duelako teknologia berrien inguruan. Esaten duena arrazoitu egiten du eta teknologiak ematen dituen zenbait aukera interesgarri azaltzen ditu eta hauekiko bere ikuspuntu positiboa adierazten du.
Hasieran esaten du teknologia berriak hezkuntzan lantzea beharrezkoa dela aukera interesgarriak eskaintzen dizkiolako eskolari eta ez gehienek esaten duten bezala teknologiak bizitzaren garapenerako ezinbestekoak direlako.
Azken denboraldian teknologiak asko aldatu direla esaten digu eta informazio digitalak zer den, txat solasguneak, web orriak, hipertestuak, internet, hedabideak eta ordenagailuak orokorrean eskolarako oso baliagarriak direla komentatzen du.
Honekin guztiarekin, ados gaude. Aipatutako kontzeptu hauek eskolarekiko dituzten gauza positiboak esaten ditu baina ez zaigu gehiegi gustatu kontrako gauzarik ez duelako esaten.Berak azaltzen duen bezala ikusita Kontzeptu hauek eragozpenik ez dutela nabari du. Aldiz, guk uste dugu eragozpenak ere badituztela, baina honekin ez dugu esan nahi eskolarako egokiak ez direla.

EKARPENA NONDIK HARTU DUGUN:
http://www.hikhasi.com/artikulua/707

3. EKARPENA: IKASYS PROIEKTUA



ZERGATIK AUKERATU DUGU HAU?
Gaur egun aurrera eramaten ari den proiektu berri bat delako aukeratu dugu eta teknologia berriekin eta hezkuntzan duen erabilgarritasunarekin zerikusu handia duelako.

IRUZKINA
Bideo edo ekarpen hau oso egokia iruditu zaigu eta gainera oso ongi azalduta dagoela iruditu zaigu.
Bideo honetan ikastola bateko irakasle bat agertzen da proiektuaren helburuak, erabilpena eta onurak azaltzen. Honez gain, ikasleek ere bere iritzia eman dute eta ordenagailuekin ibiltzea gustatzen zaiela ikusi dugu.
Guri pertsonalki proiektu hau gustatu zaigu. Bertan, ordenagailu zein testu liburuen erabilpena bultzatzen da eta ez dio batak besteari lekua kentzen. Ordenagiluen erabilpena ordu erdikoa da bakarrik, beraz, horrela bultzatzen dute teknologia berrien erabilpena eta gainonentzeko orduetan testu liburuak eta gainontzeko baliabideak erabiltzen dituzte klase emateko.
Momentuz proiektu hau zenbait ikastolatan dago froga moduan eta hau ongi ateratzen bada 12 ikastola gehiagotan hasiko dira proiektu hau ere erabiltzen.
Oso baliagarria iruditu zaigu guri ere haurrak poiektua erabiltzen ikustea eta beraien erreakzioa ikustean.

BIDEOA NONDIK HARTU DUGUN:
http://www.youtube.com/watch?v=1zd4QH2s3Hg

4. ekarpena: teknologia berrien abantailak eta desabantailak



ZERGATIK AUKERATU DUGU HAU?
Bideo hau aukeratu dugu aurreko ekarpenen desberdina delako eta teknologia berrien abantaila eta desabantailen inguruko ekapen bat nahi genuelako.

IRUZKINA
Interesgarria iruditu zaigu guztiz desberdina delako eta teknologia berrien desabantaila ugari adierazten dituelako, ez beste ekarpenetan gertatzen den bezala. Zenbait abantaila agertzen badira ere, uste dugu teknologia berriak kontra dituen faktore gehiago esaten dituela. Baita ere, gaur egungo haurren eta lehengo haurren haurtzaroari buruzko irudiak ikusi ditugu, eta hauetan dagoen desberdintasuna nabaria dela ikusten dugu: lehengo haurrek haurtzaroa kalean beste haurrekin edo etxean gurasoekin jostailuekin jolasean pasatzen bazuten, egungo haurrek etxean isolaturik, hau da, beste haurrekin erlazionatu gabe pasatzen dute haurtzaroa. Gaur egungo gaztetxo bati egindako elkarrizketa bat ere agertzen da eta bere ustez teknologia berriek abantaila ugari ekarri dituztela esaten du eta ez dio alde negatiborik ikusten.
Gure ustez, teknologia berriek aurrerapen izugarria suposatu dute egungo gizarterako, gehiena informatizatua dagoelako eta etxetik mugitu gabe, ordenagailuz egin daitezkelako zenbait gauza. Baina, haur eta gazteengan eragin handia izan du, batez ere, hauek entretenitzeko asmoz: bideo konsolak, ordenagailuak, internet... hauen eraginez haurrak askoz ere gutxiago ateratzen dira kalera eta beraien adineko jendearekin ere gutxiago erlazionatzen dira. Beraz, teknologia berriek desabantaila ugari dituztela ere pentsatzen dugu.

BIDEOA NONDIK HARTU DUGUN:
http://www.youtube.com/watch?v=0y93Jv49bIs&feature=related

5. ekarpena: teknologia berriei buruzko artikulua

e.lkarrizketa -
Xabier Diaz: «2009ko urrian hasiko gara Zamudioko Teknologia Berrien Interpretazio Zentroan taldeak hartzen»
Tagak: teknologia berriak
teknologia berriak «barrutik" erakutsiko ditu joxean.agirre@gaur8.info

Joxean Agirre

2007ko Abenduaren 28a

Barakaldokoa da. Asti Leku ikastolan egin zituen ikasketak eta Leioako Zientzien Fakultatean ikasi zuen Fisika. Bere profilean zientzia zaletasunak irabazi badu ere, musikak ere leku garrantzitsua izan du bere bizitzan, akordeoi ikasketak bukatu baitzituen. Errenazimenduko kultura hartzen du eredutzat eta Leonardo Da Vinci darabil ahoan. Elkarrizketan gehien errepikatu dituen hitzak «zergatik?» eta «izpiritu kritikoa» dira. Filosofiako irakaslea izan zitekeen, baina zientziaren dibulgatzailetzat du bere burua. Lizentziatu berri zela, Oñatiko ikastolan hasi zen lanean eta hamar urte egin ditu bertan. Ikastolako lanarekin batera, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta material didaktikoen inguruko ardurak izan ditu Ikastolen Elkartean azken lauzpabost urteotan. Horretan ari zen Zamudioko Parke Teknologikotik deitu ziotenean. Teknologia Berrien Interpretazio Zentroko (BTEK) zuzendaria da geroztik.

Zer da BTEK?

Hezkuntza munduari begira antolatutako teknologia berrien interpretazio zentroa izango da; egunero erabiltzen ditugun teknologiak barrutik ezagutzeko balioko duen lekua. Ez da, beraz, museo bat izango. Ez da bertan teknologien historiarik egingo. Ez da ikusteko zentroa izango, probatzeko eta ikertzekoa baizik. Energiaren, kontsumoaren, iraunkortasunaren eta teknologia berrien arloetan hezkuntza guztiz garrantzitsua da; hortxe jokatzen dugu etorkizuna. Zentroaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei teknologia berriak barrutik nola funtzionatzen duten eta zertarako diren erakustea da. Aldi berean, teknologia horietako asko hemen bertan, Euskal Herrian, garatzen direla eta egunen batean eurak ere garatzaile izan daitezkeela adierazi nahi diegu. Hitz batean, teknologia berrien aurrean izpiritu kritikoa bultzatzeko balioko du zentroak. Teknologia berriak barrutik ezagutu diogunean, ez dugu funtzionamendua zehatz-mehatz azalduko zaienik esan nahi. Helburua ez da fisika kuantikoa agertzea, zenbait tresnek fisika kuantikoari esker funtzionatzen dutela adieraztea baizik. Erabiltzaile diren aldetik heziketa eman behar diegu; tresnen funtzionamendua ikusi behar dute. Gainera, ikertzaile izan daitezkeen unetik, bideak erakutsi behar dizkiegu.

Dagoeneko eraikina jasotzen ari dira. Nolakoa izango da BTEK kanpotik begiratuta?

Bi piramide izango ditu eta erdian biak lotzen dituen beste eraikin bat izango da. Piramide nagusiaren burdinazko hezurdura jasotzen ari dira eta, bukatzen denean, eguzki plakaz estaliko da eguzki energia baliatu ahal izateko. Piramide horrek 18 metroko garaiera du; horrenbestez, parke osoko eraikinik altuena izango da.

Nolakoa izango da barrutik?

Piramide nagusian Interneti eta komunikazioari gune nagusi bat eskainiko zaio. Teknologia berrien inguruko albisteak plazaratzeko kiosko bat jarri nahi dugu; bertan, ikasleek ekoitzitako materialak ere ikusgai jarriko dira. Erdikoan «glocal» kontzeptuaren inguruko gogoeta batzuk proposatu nahi dizkiegu bisitariei eta teknologien erabilerari buruzko proposamenak egingo ditugu. Euskal Herrian lan egiten duten ikerlariei buruzko atala, tailerrak, erakusketak eta beste zenbait arlo izango ditu.

Euskal Herrian bertan garatzen diren teknologiak herritarrei hurbildu nahi dizkiezuela esan duzu. Nola lortu nahi duzue helburu hori?

Euskal Herria ikerketaren zenbait arlotan oso puntan dabil. Teknologia parke honetan bertan oso gauza garrantzitsuak ari gara garatzen. Arlo batzuetan oso atzera ibiliko gara, baina beste batzuetan punta-puntan gaude. Hori gizartera zabaldu nahi dugu. Bestalde, ikerlari izateko ez dela pertsona arraroa izan behar erakutsi nahi dugu. Punta-puntako ikerlari hori zure auzokoa edo zure lehengusua dela eta zu zeu ere izan zaitezkeela azaldu nahi diegu bisitariei. Horregatik erabaki genuen zentroa DBHko ikasleei begira antolatzea, oso adin proposa delako gauza horiek ulertzeko. Izan ere, jada zientzia eta teknologiei buruzko kontzeptu batzuk barneratuta dituzte eta, gainera, beren etorkizunari begira erabaki batzuk hartzeko unean daude. Gure ikerlariak hurbildu ahal izateko pantaila moduko batzuk prestatu nahi ditugu; horietan, izen-abizendun ikerlariak agertuko dira. Euskal Herrian proiektu berritzaileetan lan egiten duten ikerlariak izango dira eta beren bizitzei edo ikerketei buruzko galderak egiteko aukera eskainiko diete bisitariei. Erantzunak, noski, grabatutakoak izango dira. Asmoa baina hurrengoa da: jende erabat arrunta izanik ere, ikerlari izan daitekeela frogatzea. Hogeita hamarren bat pertsona hartuko ditugu atal horretan eta beren lanarekin eta bizimoduarekin lotutako galderak erantzungo dituzte. Orain dela gutxi Lehen Hezkuntzan egindako inkesta batean zientzialari bat nola irudikatzen duten galdetu zieten ikasleei eta oso irudi zaharkituak agertu zituzten. Egungo ikerlari asko gure inguruko jendea dira, jende arrunta. Garrantzitsua da gazteek ikerketa zer den hurbilagotik ezagutzea.

Zein arlotan egiten dira puntako ikerketak Euskal Herrian?

Etxenikeren taldea ezagutzen du jendeak eta egia da talde horrek sekulako lanak egin dituela, baina bioteknologian eta nanorateknologian ere ikerketa asko egiten ari gara. Energiaren inguruan ere proiektu oso interesgarriak egiten ari gara, Tecnalia enpresan esate baterako. Euskal Herriko Unibertsitatean bertan ahotsaren ezagumenaren inguruko ikerketa oso interesgarriak ari dira garatzen. Robotika ikerketa garrantzitsuak egiten ari da irisgarritasunaren eta domotikaren inguruan ONCE fundazioarekin batera. Teknologia berriak aipatzen ditugunean, askotan inportatutakoak direla pentsatu ohi dugu. Aldiz, hemen bertan ere lan asko egiten da. Euskal Herrian I+D proiektuetarako diru asko jartzen eta horrelakoak dira emaitzak ere.

Itzul gaitezen BTEKera. Zer neurri izango ditu? Noiz inauguratuko da?

Erakusketa gelek mila metro koadroko azalera izango dute. Eraikina 2008ko irailerako bukatuko da. Orduan hasiko gara betetzen eta 2009ko Aste Santuan lehen probak egiten hastea nahiko genuke; hau da, ikasleekin lehen bisitak egiten. Hogei edo hogeita bost ikasleko bi talde aurreikusten ditugu bisitaldi bakoitzeko. Bi ordu eta erdi edo hiru orduko bisitaldiak izango dira. Aste Santuan egingo ditugu froga horiek eta benetan martxan 2009ko urrian hasiko gara.

Zein dira proiektuaren bultzagileak?

Zamudioko Teknologia Parkea bera da eraikina jaso duena, baina fundazio batek eramango du BTEK. Fundazio horretan, parkeaz gainera, Elhuyar eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa daude besteak beste. Horrek esan nahi du zentroaren hizkuntza nagusia euskara izango dela, nahiz eta gazteleraz eta beste hizkuntzatan ere lan egingo dugun. Zentroa bi hizkuntzakoa izango dela esaten dugu, baina laneko hizkuntza euskara izango da. Bospasei teknikari arituko dira lanean nirekin batera.

Jende arruntarentzat zabalik egongo al da zentroa?

Larunbatetan eta oporretan publiko zabalari irekitzeko asmoa dugu, baina gure publikoa DBHko ikasleak izango dira batik bat. Munduan zehar badira gisako zentro batzuk eta tarte bat eskaintzen diete hezkuntzari. Gurea berezia da horretan: gizarteari begira lan egin nahi dugu, baina hezkuntzaren bidez. Hezkuntzarekin elkarlana bultzatzeko ikastaro, mintegi eta horrelako bitartekoak erabiliko ditugu. Web orri indartsu bat ere eratuko dugu ikastetxeekin trukeak eragiteko eta eragileen arteko proiektuak bultzatzeko.

ZERGATIK AUKERATU DUGUN HAU?
Artikulu hau aukeratu dugu beste bideo eta artikuluen ezberdina delako. Teknologia berrien inguruko zentro bati buruz hitz egiten duelako.

IRUZKINA
Irakurritako elkarrizketa Xabier Diaz-i eginikoa da. Irakurritakoaren arabera, berak esaten du teknologia berrien inguruko zentru bat ireki behar dutela, piramide itxurakoa eta DBH-ko ikasleei zuzendutakoa. Helburua hurrengoa da: haurrei dena egina ez ematea, hau da, beraiek ikertzeaa eta funtzionamendua zein den ikustea. Beste helburu bat,haurrak teknologia berrien inguruan kritikoak izatea da.
Eraikuntza barrutik nolakoa izango den ere azaltzen du eta baita martxan noiz jarriko duten.
Elkarrizketa interesgarria iruditu zaigu ez genuelako proiektu honen berri. Egokia iruditzen zaigu ikasleen teknologia berrien inguruko ikasketa prozesurako.
Proiektu honen helburuak zuzenak iruditu zaizkigu ikasleen etorkizunerako. Mundu edo gizarte honetan teknologia berriak erabiltzen ikastea ezinbestekoa da eta zentru honek honetarako aukera ugari emango dituela uste dugu.

NONDIK HARTU DUGUN:
http://www.gaur8.info/edukiak/20071229/55351/Xabier-Diaz-2009ko-urrian-hasiko-gara-Zamudioko-Teknologia-Berrien-Interpretazio-Zentroan-taldeak-hartzen

6. ekarpena: Maite Goñiren elkarrizketa.

Zergatik aukeratu dugun:

Klaserako ekarpen baten bila ari ginela Maite Goñiren izenarekin egin genuen topo.
Irakasleak esan zigun bera Eskola 2.0 gaian oso aditua zela eta nahi bagenuen berarekin harremanetan jarriko gintuela.
Horrela egin genuen eta elkarrizketa hau bidali genion:


MAITE GOÑIRI ELKARRIZKETA

1. Aurkeztuko diguzu zure burua mesedez? Nor zaren, Non egiten duzun lan…

2. Zein da zure esperientzia 2.0 eskolarekin?

3. Bideragarri ikusten duzu gaur egungo klaseetan aplikatzea? Nola?

4. Honurak ikusten al dizkiozu 2.0 eskolari? Zeintzuk?

5. Haurrak zer moduz konpontzen dira ikasteko metodologia berri honekin?

6. Zer diote irakasleek honi buruz?

7. Egun dauden irakasleak prest ikusten al dituzu 2.0 eskola aurrera eramateko?

8. Formakuntza beharrik egotekotan, non formatu beharko lirateke irakasleak?

9. Gurasoek zer iritzi daukate honen inguruan?

10. Teknologia berrien inguruan aldaketa handia ikusten al duzu azken 10 urteetan?

11. Zer gailentzen duzu zuk, liburuak, ordenagailua edo biak batera erabiltzea?


Maite Goñiren erantzuna grabaketa baten moduan jaso dugu eta entzun nahi baduzue klikatu hemen.


Iruzkina:

Maite Goñiren elkarrizketa entzun ondoren ikusi ahal izan dugu bera ez dagoela zuzenean eskola 2.0-rekin harremanean. Berez eskola 2.0 5 eta 6. mailan burutzen da eta bera batxillergoan dabil klaseak ematen.

Maite Goñik beste irakasle batzuk prestatzen ditu hurrengo urteetan teknologia berriak erabiltzen jakiteko eta eskola 2.0 ez geratzeko gelak ordenagailuz ornitzean soilik.

Onurarik ote duen galderari baietz erantun du eta bere ustez onurak bakarrik dakartzala. haurrei beste filosofia bat irakasten diela uste du ( talde lana, partekatzea,... ), eta bere ustez nahiko berandu gabiltza eskola mota berri hau sartzeko orduan.

Gu Maiterekin puntu batzuetan ados gaude, baina beste batzuetan ez. Adibidez, gure ustez, ordenagailuak geletan sartzeak ez du onura soilik ekarriko, arazoak ere sor ditzake. Hala ere ados gaude berarekin gauza onak ere ekar ditzakeelako, hala nola, haurren inplikazioa eta parte hartzeko gogoa.

Berarekin ere bat gatoz ordenagailuak geletan sartzea bakarrik nahikoa ez dela esaten duenean. gure ustez irakasleek formakuntza bat behar dute, baliabide hauek egoki erabiltzen ikasteko eta sekuentzia digitalak egiten ikasteko. Gainera eskola mota honek irakasleen etengabeko berriztapena eskatzen du, hau da, irakasleak une oro teknologia berriei buruzko gauzak ikasten egon beharko dira atzera ez geratzeko.


Besterik gabe Maiteri eskertu nahi diogu bere kolaborazioa eta oso gauza interesgarria suertatu zaigula esan behar dugu.



Nondik hartu dugun:

Berak bidalitako audio elkarrizketa batetik hartu dugu informazioa.




martes, 8 de junio de 2010

BIDERKETEN JOLASA ( SCRATCH )


Scratch | Proyecto | biderketen jolasa

HELBURU HEZITZAILEA:
Haurrek, jolas honen bidez biderketak egitea du helburu nagusia.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA:
c) Matematikarako gaitasuna
Ariketa honek biderketen taulak birpasatzeko edo ikasteko balio digu. beraz gaitasun hau lantzen da.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Teknologia digitala erabiltzen jakin behar da scratch-a erabili edo bat egiteko.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek Scratch bat egin dezakete edozein gairi buruz. eraz autonomia lantzen laguntzen du.

NORI ZUZENDUA?
Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrentzat egokia dela uste dugu, orduan hasten baitira taulak ikasten.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Haurrek betiko moduan ikasi beharrean dibertituz ikasiko dute.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailuak, interneta eta Scratch programa ( haurrek bakarrik sortzeko ).

Mixin katua


Get a Voki now!


HELBURU HEZITZAILEA:
Voki honen helburu nagusia haurren inplikazioa lortzea da. Haientzat oso motibagarria izan daiteke lagun birtual bat izatea eta honekin haiek gehiago ikastea lortuko dugu.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA:

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Beste bitartekoetan ez bezala, honetan haurrek ahozkotasuna lan dezakete. Honengatik gaitasun hau lantzen dela uste dugu.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Bitarteko honek teknologia digitala nola erabili behar den jakiten laguntzen duela uste dugu.

NORI ZUZENDUA?
Gehienbat Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako egokia dela uste dugu. Hurrengo bi zikloetan ere erabili daitekeela uste dugu, baina haurrak ez liratekela hainbeste motibatuko uste dugu.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Gaur egun oso zaila den zerbait lortzen lagundu dezake: haurrak motibaturik egoten.
Horregatik oso komenigarria deritzogu bitarteko hau erabiltzeari.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Nahikoa izango da klasran proiektore bat eta ordenagailua egotea. Baina hala ere komenigarriagoa deritzogu bakoitzak ordenagailu bat izateari, horrela nahi duen unean begiratu ahal izango baitu vokia.

Ongi elikatzearen garrantzia





HELBURU HEZITZAILEA:
Guk egin dugun komikiak ongi jatearen garrantzia azaldu nahi du. Baina bitartekoaren funtzioa aldatu egiten da komiki ezberdina egiten bada, eta guztiek orokorrean, haurrei komikiaren mundua ezagutzen laguntzen die.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA:

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Komikien bidez haurrak espresatu egin daitezke eta hauetan nahi dutena adieraz dezakete. Beraz komikiak egiteak hizkuntza maila hobetzen lagunduko die.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Teknologia digitala nola erabili ikasi daiteke bitarteko honekin.

f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Komikiaren gaia herritartasunarekin erlazionatua badago, haurrek gai honi buruz ikasi egingo dute.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek komikiak egin ditzakete beraien kabuz eta honekin autonomia bultzatuko dugu.

NORI ZUZENDUA?
Lehen Hezkuntzako edozein mailatako haurrentzat egokia dela uste dugu, beti ere gaiak eta haurrei eskatzen zaiena adinera egokitzen badira.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Komikiak egiteko modu erraz bat da bitarteko hau eta beraz haurrak mundu honekin harremanetan jartzea ahalbidetzen du. Hau, teknologia berririk gabe ezinezkoa izango litzateke.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Haur bakoitzak ordenagailua eta interneta izan beharko ditu.

Bisita birtuala



Greziako hainbat monumentu ikusi nahi badituzu klikatu hemen.





Inoiz egon nahi izan duzu Pompeian? ba orain, hemen klik eginda bertan egongo zara.
( Mapan dauden koaroetan sakatu behar da, eta Pompeiako hiriko zatiak agertuko dira).
( Mozilla-rekin ez du funtzionatzen )




Nahi al duzu " Capilla Sixtina "-tik buelta bat eman?
Klikatu hemen eta birtualki egingo duzu



Bisita gehiago ere egin ditzakezue webgune honetan:
http://www.educacontic.es/blog/no-puedes-viajar-haz-una-visita-virtual


HELBURU HEZITZAILEA:
Visita honen bidez, haurrek normalean bisitatu ahal izango ez lituzketen leku garrantzitsuak bisitatu ditzakete eta haietan egongo balira bezala ikusi ditzakete.
Gainera txertatuta dauden hiru lekuak historikoki garrantzia handia daukate, eta haien artean "Capilla Sixtinak " artearekin ere zerikusi nabaria dauka.

LANTZEKO GAITASUNAK ETA HORIEN ZERGATIA:

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Teknologia digitala erabiltzen ikasi dezakete baliabide honen bitartez. Bisita birtual bat zer den ikasi dezakete eta gainera, gero beste orrialde batzuetan horrelako bisita gehiago bila ditzakete.

f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Hemen ikusten dituzten lekuak oso garrantzitsuak direla konturatu behar dira eta baita ere oso garrantzitsua dela haiek zaintzea, guk disfrutatu ditugun bezala beste batzuk disfrutatu ahal izan ditzaten. Gainera beste faktore batzuekin ere lotu daitezke, hala nola, "Capilla Sixtina" kutsaduraren gaiarekin lotu daiteke, honek asko kaltetzen baitu bere kontserbbazioa.

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Arte kulturarako oso garrantzitsua diren obra batzuk ikusi ditzakete hemen haurrek. horregatik gaitasun hau lantzen lagun dezakeela uste dugu.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek beraiek bakarrik egingo dute bisita, eta bertan ikusitakoaz ondoriak atera beharko dituzte. Gainera gero beraiek bakarrik beste leku batzuei bisita birtuala egiteko orrialdeak bila ditzakete.
Beraz gaitasun hau lantzen laguntzen duela uste dugu.

NORI ZUZENDUTA DAGO?
Gure ustez bitarteko honek edoizen haur, heldu edo agurerentzat balio du. Gizartean oso garrantzia handia duten obrak dira eta beraz edozeinentzat egokia izan daitekeela uste dugu.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Haur askok bizitza errealean ez dituzte obra hauek ikusiko eta beraz, klasetik bertatik ikusi ahal izatea oso abantaila handia iruditzen zaigu.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Haur bakoitzak ordenagailu bat beharko du, bere erritmoan nahi dituen obrak ikusten joan dadin.

Procaster

HELBURU HEZITZAILEA
Haurrak teknologia berrien erabileran trebatzea da bitarteko honen helburu nagusia. Gainera, zer gai aukeratzen den arabera, beste helburu batzuk ere izango ditu.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZRGATIA
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Haurrak kamera aurrean jartzen direnetik hizkuntza erabili behar dute azaldu behar dutena azaltzeko. Gainera kontutan hartu behar dute zer hartzaile izango duen egiten ari diren bideoak. Beraz gaitasun hau lantzen da.

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Procaster erabiliz teknologia igitala erabiltzen ikasten ari dira.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haur bakoitzak bere bideoa egiten badu, laguntza handirik gabe, bere autonomia garatzen ari gara.

NORI ZUZENDUA?
Lehen Hezkuntzako edozein haurrentzat izan daiteke. beti ere kontutan hartu beharko dira adinak dakartzan desabantailak. Haur txikiek ezingo dute 6. mailakoek bezain ongi manejatu programa.

DAKARTZAN ABANTAILAK
Haurrek teknologia berrien bidez ikasiko dute, eta beraz hauek maneiatzen ikasten duten bitartean beste gai batzuk ere lantzen arituko dira. Gainera haurrek etxean egin ahal izango dituzte bideoak eta gero klasean ikusiko dira hauek. horrek klase aurrean egiteak dakartzan arazo batzuk ( urduri jartzea, nahi dena ez esatea,... ) konponduko lituzke.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
Ordenagailua, interneterako konexioa, webcam-a, microfonoa eta Procaster programa.









Watch live streaming video from altsasukopeeroak at livestream.com

Animalien erreinua




HELBURU HEZITZAILEA:
Haurrak animali mota ezberdinak ezagutu ditzatela eta hauek egoki ezberdindu ahal izatea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Haurrak teknologia erabiltzen ikasiko dute. Mindomorekin ibiltzeko beharrezkoa da haurrek ordenagailu bat izatea eta hau maneiatzen jakitea.
Gainera zientzietako alor bateko informazioa jasoko dute mindomoaren bidez.
hau guztiagatik gaitasun hau lantzen du ariketa honek.

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Ariketa honekin bere hiztegia zabaltzen ari dira eta beraz gaitasun hau lantzen ari dira.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek Mindomoa sortzen badute, haien autonomia bultzatzen ariko gara. Beraz, eta horrela garatzekotan, gaitasun hau lantzen ariko ginateke.


NORI ZUZENDUTA DAGO?
Lehen zikloko lehenengo mailako ikaslei zuzenduta dago. edozein haur baliatu daiteke bitarteko honetaz, nahiz eta arazoren bat izan.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Mindomoa betiko irakasteko modua baino bisualagoa da. argazkiak txertatu daitezke eta baita bideoak ere. Gainera ez dago zergatik eskema testuz bete, nahi bada notak txertatu daitezke eta horrela grafikotasuna handiagoa da.
Beste abantaila bat haurrak berarekin ibili ahal izatea da. Haurrek berarekin ibili ahal izatea oso abantaila handia da, eginez ikusiz baina gehiago ikas daitekeela uste baitugu.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Berez, Mindomorekin aritzeko haur bakoitzak ordenagailu bat izatea, eta bertan interneta edukitzea nahikoa izango dira. Baina hala ere, garrantzitsua deritzogu pizarra digitala edo proiektore bat edukitzea klasean, irakasleak hasieran azalpenak era egokian eman ahal izateko.

Picasso head




HELBURU HEZITZAILEA:
Haurrek Picassoren artea ezagutzea da bitarteko honen helburu nagusia. Eta gainera ikusi beharrean, haurrek, Picassok bezala marraztu ahal izango dute.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA:

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Teknologia digitala beharrezkoa da bitarteko honekin aritu ahal izateko eta beraz gaitasun hau lantzen da.

g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Picassoren obra nolakoa den ikasten laguntzen die haurrei eta beraz gaitasun hau lantzen dela uste dugu.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek bakarrik egingo dute bitarteko hau eta ondorioak atera beharko ditu bakoitzak bere kabuz. beraz autonomia lantzen laguntzen du.

NORI ZUZENDUA?
Haur Hezkuntzarako edo Lehen Hezkuntzarako lehen ziklorako baliagarria izan daitekeela uste dugu. Adin honetatik aurrera erabiltzeko oso sinplea iruditzen zaigu.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Betiko moduan Picassoren obrak ikusiz ikasi beharrean, eginez ikasiko dute nolakoa den artista honen estiloa,

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Haur bakoitzak ordenagailu bat beharko du eta hau interneti konektatua egon beharko da.

domingo, 6 de junio de 2010

Procasterri buruzko tutoriala

Scratch-i buruzko tutoriala

Bisita birtualari buruzko tutoriala 1

Watch live streaming video from altsasukopeeroak at livestream.com

Honako bitartekoei buruzko tutorial gehiago ezin izan ditugu aurkitu interneten.

Picasso Head-i buruzko tutoriala

altsasukopeeroak on livestream.com. Broadcast Live Free

Tutorial gehiago ikusteko segi hurrengo webguneetara:

http://www.slideshare.net/ARNANRONA/mr-picasso-head

Bisita birtualari buruzko tutoriala

Watch live streaming video from altsasukopeeroak at livestream.com

Mindomori buruzko tutoriala

Pixtoni buruzko tutoriala

Vokiri buruzko tutoriala

miércoles, 26 de mayo de 2010

Sekuentzia didaktiko digitala

SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA

FITXA TEKNIKOA
- Ikasturtea: 2009/2010
- Ikasleen ezaugarriak: Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako edozein ikasle.
- Kurrikulumean duen kokapena:
Gorputz hezkuntza eta Euskara.
- Landutako gaitasunak:
o Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna.
o Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
o Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
o Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
o Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

- Behar diren baliabideak:
o Ordenagailua.
o Aurpegien fitxak.
o Komikien fitxak.
o Bideoa ( mimoa)
o Antzerkirako materiala ( arropak, objektuak,…)

- Ikasleen partaidetza: Ekintzetan parte hartzea: oso ongi dakigu ikasleen partaidetza ekintza eta ariketen bidez bultzatzen dela.

- Irakaslearen papera: Behatzea, beharrezkoa denean laguntzea, ikasleei galdetzea eta haurren aurrerapen prozesuari buruzko apunteak hartzea.


NONDIK HASI
1- Sekuentzia didaktikoaren helburua: Emozioen interpretazioa.
2- Ikasleen abiapuntua: Banatuko dizkiegun marrazki eta argazkiak. Hauek erakutsi eta interpretatzeko gai diren edo ez diren ikusiko dugu.
3- Haurren jakin nahia piztu: Honetarako marrazki bizidunen eta pertsonai ospetsuen argazkiak erabiliko ditugu, eta baita ere beraiek parte hartuko dute.
4- Helmuga: Emozio desberdinak bereizten eta interpretatzen jakitea jarrera egokia izanik ( harridura, kezka, tristura, poza, pentsakortasuna, haserrea, lotsa, urduritasuna…)
5- Errubrika:
6- Ibilbidearen diseinua:
Egin beharreko ekintzak:
1. Ariketa. ( 1. eguna)
Ikasleek zer dakiten ikusteko ariketa.
Ariketa honetan haurrei emozioa adierazten duten hainbat marrazki edo argazki erakutsiko dizkiegu eta interpretatzen saiatu behar dira. Horretarako haur bakoitzari fitxa bat banatuko diogu eta azterketa moduan egin beharko dute, banaka.
- Materiala: Fitxak.
- Denboralizazioa: 20 minutu gutxi gora behera.

2. Ariketa. ( 1. eguna)
Emozioak islatzen dituzten argazkiak interpretatzea
Lehenengo ariketaren antzekoa izango da, baina guztien artean egingo dute, irudiak pantaila batean ikusiz. Hasieran nahi duenak erantzungo du eta gero irakasleak banan- banan galdetuko die.
- Materiala: plastifikatutako fitxak
- Denboralizazioa: 15 minutu.


Argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen

3.Ariketa. (1. eguna)
Imitazioa.
Ikasle bat arbelera aterako da, emozio baten aurpegia jarriko du eta beste ikasle guztiek imitatuko diote. Ikasleak txandakatuz joango dira.
- Materiala: Ez da ezer behar.
- Denboralizazioa: 15 minutu gutxi gora behera.


4.Ariketa. ( 2. eguna)
Mimoaren bideoa.
Irakasleak mimoari buruzko bideoa bat jartzen du. Hau egin aurretik honi buruz zerbait dakiten galdetuko die eta guztien artean zer den azaltzen saiatuko dira.
-Materiala: Ordenagailua.
- Denboralizazioa: 30 minutu gutxi gora behera.


5.Ariketa. ( 2. eguna )
Bakoitzak emozio bat interpretatuko du.
Bakoitzak nahi duen emozioa interpretatuko du mimo bidez eta gainontzekoak asmatzen saiatuko dira.
- Materiala: ez da ezer behar.
- Denboralizazioa: 20 minutu gutxi gora behera.


6.Ariketa. ( 3. eguna)
Biñetak.
Komiki bateko zenbait zati banatuko ditugu, egoera konkretu bat adierazten dutenak. Egoera honetan zenbait emozioren aurpegiak azalduko dira eta hauek ordenatu beharko dituzte.
- Materiala: komiki zatiak.
- Denborazlizazioa: 25 minutu.


7.Ariketa. (3. eguna)
Aurpegiak eta egoerak lotu.
Ariketa hau egiteko ordenagailua erabiliko dugu. Bakoitzak bere ordenagailuan zenbait emozioen irudi izango ditu eta ondoan izango dituzten kontzeptuekin lotu beharko dute bakoitza, hau da, poztasuna adierazten duen irudia poza hitzarekin lotu beharko dute.
- Materiala: ordenagailua
- Denboralizazioa: 25 gutxi gora behera


8. Ariketa. ( 4. eta 5. egunak )
Antzerkia.
Taldeka banatuko ditugu ikasleak eta talde bakoitzak eszena bat antzeztuko du. Guztion artean antzerki bat eginen dute, beraz antzerkia eszena desberdinetan banatuko dugu eta talde bakoitzari bat emango diogu interpreta dezaten.
- Materiala: arropa, objektuak, eszenarioa.
- Denboralizazioa: bi klase beharko ditugu.

9.Ariketa. ( 6. eguna )
Zer ikasi duten ikusteko ariketa.
Ebaluazio moduan, ikasleen aurrerapena ikusteko egingo dugun ariketa da hau. Lehenengo egunean pasatako ariketaren antzekoa izango da. Soilik marrazkiak aldatuko dira eta honekin konprobatuko dugu jarritako helburua lortu duten.
Materiala: Fitxak
Denboralizazioa: 20 minutu beharko ditugu.


ERRUBRIKA




JARRERARI BURUZKO ERRUBRIKA




Sekuentzia digitalari buruzko aurkezpenerako egindako tutoriala ikusi nahi baduzue egin klik hemen